Bilatu Googlen hemendik!

2010-03-30

SAREKO ETA INTERNETEKO ABIADURA NEURTZEN





Kaixo!
Informatikako klasean eskolako abiadura neurtzeko lan bat egin dugu. Hor interneteko eta sareko abiadura neurtu dugu. Irakaslearen portatila erabili genuen eskolako WIFI neurketak egiteko. Eskolako hiru solairuetan egin genuen lana eta ez ziren oso emaitza onak atera. Kable bidezko ordenagailuekin emaitza altuagoak atera ziren WIFIarekin baino.

Inteneteko emaitzak:
Igotzeko abiadura handiena 3886kbps-koa izan da. Eta txikiena, berriz, 75kbps-koa izan da.
Jaisteko abiaduran, handiena 3832kbps-koa izan da. Txikiena, berriz, emaitza nuloa, 0kbps…




Sareko emaitzak:
Idazteko abiadura handiena 104,85mbps-koa izan da. Txikiena, berriz, 4,9mbps-koa da.
Irakurtzeko abiadura handiena 104,85mbps-koa izan da. Txikiena berriz, WIFIan 0 izan da eta LANan 65,8mbps-koa izan da. Ondorioz, eskola honek ez du ia WIFI konexiorik…

Ondorioak:
Ikusten da, WIFIan eta LANen artean oso alde handia dagoela. Eta ez dagoela ia WIFIrik eskolan. Argi dago, internet eta sare gehiago dagoen lekua 2.solairua dela eta gehieneta internet huts egiten duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario